XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jai orrek gora-bera, olerkarijak gitxittuten joyazan ostera eta 1554 urtian olerkarijak utz egin ebelako edo pantzeraz idazten eban Ronsard'eri lora-urdiña bidaldu eutsoen.

Aldijetan ele ori olan bixi ixan da artzañen eta arrantzalien abuak matte ebezala, aberatsak pantzerara joten eben ba, eta emen jazoten dan legetxe, monsiur zanari orok buruba makurtuten eutsoen.

Baña 1830 garren urtian ele orreri gaizkalia agertu yakon.

Mistral. Ixen onek aberri osua dikurr.

Probentza'ko Omero ixentautu eben gixon ospetsu onek aberrijaren sustrayak idoro ebazan, eta bat egiñik errittarren ixate, siñizte eta beste gauza gustijakin, idaztirik ederrenak agertu ebazan.

MISTRAL ETA PROBENTZA.

Aberriko ipuin eta azkitzak Mistral'en idaztijai edertasunaren koroya jarri ba'eutsoen, arek aintzezko txadona aberrijari eraldu eutson.

Orren olerki bikañak mendiko artzañaren lorrak, unayaren bixitza azkia, otzaragilliaren juan etorrijak, arrantzalien arrizkubak eta lugiñen uzta-aruak atzalduten ditubez.

Ondo baño obeto Probentza'ko mendi, labalde eta itxaso basterrak esagututen ebazan eta olerkijetan argiro dagerr.

Egunoro Maillane'ko solo aldetan lugin eta errtarrakin itz-egitten eban, asaben eliak ba goldia, layak, kaikuak eta arraunak matte ebazala iñuan.

Olerkari diranak errittarren bixitza mattatu-eta euren nazte borraztietan alde-ixan biarr dabela, Goethe ospetsubak esaten eban bai?.

FEDERICO MISTRAL.

Zoritxarrik asko ikusi eban izkera zarra eta zorijonaren erbatzik lortu ez eban ele gaztia zala iñuan Sainte-Beuve idazlari argijak, Probentzako izkuntza txukun orretzaz.

Eskubetan edestija dogula esakun orreri bidera urten dagijogun, mintzo orrek len eta orain zoririk naiko ixan dau-eta.

Alperrik eundijen gora-berak erri gustijak nastauko dabez mugak lurrera jaurtirik; jayoterrijak esne bardiñegaz beti semiak aziko dittu; gaimelurratzak beti orijo mia jarijo dagijela, bere bularr indarrtsubak egingo dabe.

Lurralde liluragarri orrek antxiñako gixaldijetan berein zoritxarr jasan arren, ugatz gozuaz olerkari ospetsubak azi ebazan eta emeretzigarren eundija gottik, bere lurralde arritsubetan, itxaso ertzetan eta Rose inguruban bixi diran neska liraiñ eta mutil lerdentsuben mattasuna azaldu daben gixon guena sorrtuerazi dau.

Mistral seme on ori ixan yako.

Daudet, Rostand, Autran eta abarrek pantzerara jo arren, zintzo onek asaben izkeran jokatu dau.

¡Eta ele ori dan mattagarrija! Lenagoko aldi ayetan errittarr ele gustijen irakaslia ixan zan bere neurkera, izkera orori ezarririk.

Lateran sustraya daukijen izkuntzetako idazlarijak ezeze doixtarr minnesiger ayek be Rose aldeko izneurlarijekandik neurtitz bijurkera eta ereskera ikasi ebezan.

Poitiers'ko Guillema'k 1.090 garren urte ziarr lekaide baten gogo zintzuaz batzutan ta beste batzutan lizunaren aragikerijaz abesten ebaneko, argizerija baxen bijurra izkera ori zan.

¡Zenbatek ordurako erabili ete eben! Itali'n-eta latera nagusi zan bitartian Oc deritxon elia olerki txukunetan landuten iñarduben.

Aberri orreri egokera alde yakon ederlanak orren babes egokija aurkittuteko.

Eundi bi-ziar atzerrittarrik ezan lur orren jabe egittera etorri, etxeko gudak ez eben itturririk gorritu odolez eta nausi gustijak salerosketak, elerrtijak gettuten alegindduten ziran.

Mediterraneun ittxaso-ziar Elade'ko ontzijak idazti txukunakin, iko-landarak ereñotzak aztu barik, etorrten ziran.

Galia togata, erromatarrak be esaten eutsoen toki orreri jakintza gauzatarako bestiak baño ittuaguak ziralako.

Erri geyenetan lekaidiak eder-lanen egilliak ixaten ba ziran be, Probentza-aldian errittarrak euren agua orretarako agertuten eben.

Au bide dala amabigarren eundijan olerkariz nausi zan Rose inguruba.

Illuntze samurra gaztelu ganetara eltzen zan orduban torretxu oñetan, sapai aspijetan ereslarijak euren otsa entzun-erazoten eben.

Urretxindorrak eta izneurlarijak abesten azten ziranean irudi zuri bat sapayan agertuten zan eta eskuba luzaturik pitxizko elestuna olerkarijari opalduten eutson.

Izneurlarijentzat beti maya gertauta eguan eta apari-ostian tenson, joc partic, edo olakoren bat atzalduten eben.

Pastorella arijagaz maittasun ipuñak jossi edo planch baten malkoetan ugesaba andriaren erijotza gomutetan eben.

¡Zenbetek arro biderik-bide lili-urdiña eta txirritta ginbalan erabili ete ebezan!.

Eurak ziran nausi toki gustijetan eta Die poesie der Troubadours idaztijan Diez'ek diñuan legez, orok antza ezeze mamija be eurekandik artu eben.

Vidal, Aimeric de Peguilha, Cairel, Perdigo, Cadenet, Roger, Guido de Cavaillon, Orange, Vaqueiras eta amaikatxu geyagok Probentza aldiak abesti samurrez alattu ebezan! Villemain'ek aldi ayetako izparringi egilliak zirala iñuan eta artez orretan daguala deritxat.

Gudara nai bakera eurak oztiak igittuten ebezan.

Aberrija, sinizmena eta mattasuna euren gayak ixan arren erriko beste gora-bera orotan be alde ziran.

Urtiak juan urtiak etorri olerkari orren bixitza mostu egin zan eta osatuteko Isaura'tarr Kementze'k lora-jayak asmatu ebazan.

Bere ezkongaya gauz orretara ittua zalako diru gustija eralgi eban olerki jayak eralduten.